KIRIBIL SAREA

Berriak

Udako ekintzak

UDA HONETAN AISIALDIKO ETA DENBORA LIBREKO EKINTZAK!

 

Haurrek, nerabeek eta gazteek uda honetan aisialdiko eta denbora libreko hezkuntza-jarduerez gozatzeko duten beharretik abiatuta, Kiribil Sareak, beste erakunde batzuekin batera, asteak daramatzagu lanean hori guztia posible izan dadin.

 

Covid-19aren aurrean, kanpamentuak bertan behera utzi behar izan dira, jarduerak egokitu (ratioak, legedia…), osasun-neurri zorrotzagoak ezarri (segurtasun-distantziak, tenperatura hartzea, garbiketa…) eta hiriko hainbat leku moldatu erabili ahal izateko (plazak, eskolak, patioak, frontoiak…).

 

Errealitate berri honek sarean lan egiten lagundu digu, auzo eta herrietako beste elkarteekin koordinatuta.

 

Administrazio publikoekin egindako lana oso bizia izan da, eta emaitza ezberdinak izan ditu hainbat udalerritan. Era guztietako jarrerak aurkitu ditugu, kasu batzuetan erabateko lankidetza eta eta beste batzuetan espazioak, baimenak eta finantzaketa ukatzea.

 

Zailtasun guztiak izen arren, nabarmendu behar da Kiribil Sareako 9 erakundeetatik (Argizai Eskaut Taldea, Harribide Fundazioa, Gozaldi Gazte Elkartea, Umeak Kalean, Ausartzen Elkartea, Ainara Aisi Taldea, Portugaleteko Aisialdi Sarea, Aurrerantz eta Aisibizia Elkartea) uda honetarako astebeteko 3.000 plaza inguru eskaintzen ditugula haur, nerabe eta gazteentzat. Guztiak eskaut eta astialdiko taldeetatik, udal zerbitzuetatik eta auto-gestionatutako proiektuetatik.

 

Profesionalak, begiraleak eta hezitzaileak (boluntarioak eta kontratatuak) egiten ari diren lana nabarmendu behar da, lege-, osasun- eta hezkuntza-alderdietan trebatu baitira.

 

Hauxe guztia posible egin duzuen guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu.  

 

ekainak 26 ostirala Sustapena

    • Kiribil Sarea
    • Ganbara Elkargunea, Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo
    • Tlf: 946569218

    marrazki lehiaketa

    marrazki lehiaketa

    inclusiON

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/c5adc28e2f7381474cf28bcafd9cc834200x200x50.jpg

    OASIS BIZKAIA

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b88994359cf41a117333a1b3e6338015200x200x50.jpg

    ASTIALDI KONGRESUA

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/602fd12d1a2eda912a41ace72ed728e6200x200x50.jpg

    kiribil erakundeak

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/90c0841d6494fd106a94a7e0c0460c9c200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/633621707b280f05ef52daade0463e11200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/308d052223278814397b7271b4d19c9b200x200x50.jpg
    ./include/uploads/nodo/ban-gozaldi.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aisibizia-1.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-harribide.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-argizai.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-umeak.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aurrerantz-2.gif

    azken proyectuak

    ./include/uploads/nodo/ban-kiribil_juventud_europa.gif

    Jarraitu

    ./include/uploads/nodo/youtube.gif
    ./include/uploads/nodo/flickr.gif
    ./include/uploads/nodo/twitter.gif
    ./include/uploads/nodo/facebook.gif
    ./include/uploads/nodo/instagram-1.png
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/34f0539d11fde33e3fa0434f58f48659200x200x50.jpg